XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Peri erotos
Gizonak eta emakumeak.

FIAPek lehenengo mailatik bigarrenera bota zuen zinemaldia.

Antolatzailek bere aldetik ez zuten nahiko eta hirugarrenera jaitsi dute.

Dana dela pozik izan gaitezke amaiera baino lehen ez baldin bada Baskongadoen eran bere bidetik irtetzen.

Egile berrien sailaren antolatzaileak ia denbora guztia beherapenetan igaro du, eta beste era batera izango balitz ezin dut ulertu nondik atera den Greziar filme hau.

Ez dakigu zein izan den Maria Gavala eta Thodoros Koutsaftisen intentzioa filme hau egiterakoan, baina sexu arteko harremanak aztertzea izan baldin bada hanka sartu dute hondoraino.

Filmean zehar eta inongo loturarik gabe gizon eta emakume arteko harremanen topiko guztiak azaltzen zaizkigu.

Pertsonaiak beren problemak kontatzen dizkigute bainan inongo expresibitaterik gabe egiten dute lan.

Bainan akats hau ez da filme honetan bakarrik agertzen.

Zinegileak berriak baldin ba dira antzeslariak ere kasu berdinean daude kontuan hartzen badugu diruaren falta filmeak egiterakoan eta ondorioak maizegi txarrak dira noski.

Hanka sartzeak ez dira hemen gelditzen.

Filme hontako zinegileek, bi bait dira eta bakoitzak bere zatia egiten du (gizonak gizonarena eta emakumeak emakumearena), esan nahia aberastu izan nahi dute eta sinbolismo aspergarrian erori dira, filmea Shere Hiteren informearen zine bertsio txarra eginaz.

Hau ikusiaz jendea filme erdian irtetzea pote batzuk hartzera konpreni dezakegu.

Bainan jendeari bodrio hauek ikusteko ordain araztea zinemaldi deskafeinatu baten izenean ulerezinezkoa da. Juan Jose IRIBAR.